domingo, 17 de abril de 2011

GERNIKAKO SPRINT DUATLOI 2011


Orain arte egin dudan lehenengo duatloia izan da. Lehenenego momentuetan nahiko urduri, hainbeste "pro" ikusita ia hor "zer demontretan nabilen" pentsatzen. Bertan euan jende geixenak esperientzia zeukan seguruenikta ni 3 hilabete edo entrenauta bakarrik.




Hala ere, oso ondo juan zen. Lehenengo sektorean nere erritmora lasai hasi atzean geratuta, badaezpada atzeruntz begira azkena izango ote nintzan begira. Baina ez, bazeuden batzuk. Pixkanaka erritmo onian jendea harrapatzen hasi ginan ni ta beste tipo bat ta lehenengo 5 kmak neretako denbora onian amaitxu neban (22 minutu edo).

Gero bizikletia hartu ta "a fuego". Jendia aurreratzen ta Arteagatik Lagara bidegurutzia hartzian aldapa behera, beste 3kin nindoanean kataia urten ta engantxauta geratu jatan. Tira eta tira ta ezin atara kataia. Karreria hor amaitxuko jatala pentsatzen be hasi nintzan, azkenian bizikletari kolpiak emoten (barkatu Gerri) kataia atara ta jarraitxu. Hortik Lagaraino eta buelta Gernikara bakarrik egin bihar baina erritmo onian, ezin inoren kolaboraziorik lortu errelebuak eitxeko ta Gernikaraino bakarrik.


Boxeetara heldu, aldatu zapatilak ta korrikan. Hor ia bolak igotzeko keinuak egiten euazan ta erritmua lasaitxu bihar. Azkenian ondo, ordu 1 eta 25 minutu, oso pozik, oso esperientzia ona. Ibilbide politxa, oso ondo antolatuta ta jendiak asko animatzen dau.
Hurrengorako goguekin jada, hori bai, bizikleta berri bat biharko dot..