domingo, 27 de febrero de 2011

Zarauzko Triatloia 2011




Expoa eta Ekintzak

Zarauzko Triatloiaren XXV. urteurrena dela eta, 2011ko edizioa oso berezia izango da. Hala, gure helburua, zarauztar zein bisitarientzako jai-giroko asteburua marrazteaz gain, maila handiko froga eskaintzea da.

Horretarako, eta Zarauzko Triatloiaren antolaketarekin batera, hainbat ekitaldi aurrikusten dira:

· Frogaren ondoren, “Pasta party” afaria eta sarien banaketa:

Antolakuntzak, frogan parte hartu duten guztientzako afari herrikoia eskainiko du. “Pasta Party”-a doakoa izango da. Bertan musika egoteaz gain, sarien banaketa ere burutuko da. Partaideen lagunak ere bertaratu ahal izango dira, baldin eta 10 euro (helduen kasuan) edo 5 euro (12 urtetik beherakoen kasuan) ordaintzen badituzte. Frogaren egunaren aurretik, afarirako izen-ematearen epea izango da.

· Gastronomia eta kirola uztartuko dituen EXPO eremua:

Expoan kokatuko diren erakustokiak, kirol-marka eta triatloian espezializaturiko dendek beteko dituzte. Bertaratzen den edonork, expoa bisitatu ahala, txakolina eta inguruko gastronomia dastatzeko aukera izango du. Triatloiarekin, gastronomiarekin eta

VALDEHUNCAR-NAVALMORAL II MARATOI ERDIA




2010eko abenduaren 19-a



La Matako Valdehúncar-Navalmoral maratoi erdiko lehen edizioan 2009. urtean parte hartu eta gero, oso pozik gelditu nintzen kirol proba berri honekin, bai antolakuntzarengaitik, bai ibilbidearengaitik. Ibilbidea Valdehúncar herritik irten eta Navalmoral de la Mata-n bukatzen da, biak Extremadurako Campo Arañuelo eskualdean.
Lasterketa bigarren mailako bideetatik igarotzen da Extremadurako dehesa igarotzen, eta puntu batzutan oso ederra da, urrutian Gredoseko mendilerroa bere tontor garaienekin argi ikusten delarik; Almanzor (2592m.), La Galana (2564m.), La Mira (2341m.)......tontor hauetan elurrak agertzen direnean askotan “galtzen” naiz. Momentu horretan besteak baino gehiago jarri