domingo, 27 de febrero de 2011

Zarauzko Triatloia 2011




Expoa eta Ekintzak

Zarauzko Triatloiaren XXV. urteurrena dela eta, 2011ko edizioa oso berezia izango da. Hala, gure helburua, zarauztar zein bisitarientzako jai-giroko asteburua marrazteaz gain, maila handiko froga eskaintzea da.

Horretarako, eta Zarauzko Triatloiaren antolaketarekin batera, hainbat ekitaldi aurrikusten dira:

· Frogaren ondoren, “Pasta party” afaria eta sarien banaketa:

Antolakuntzak, frogan parte hartu duten guztientzako afari herrikoia eskainiko du. “Pasta Party”-a doakoa izango da. Bertan musika egoteaz gain, sarien banaketa ere burutuko da. Partaideen lagunak ere bertaratu ahal izango dira, baldin eta 10 euro (helduen kasuan) edo 5 euro (12 urtetik beherakoen kasuan) ordaintzen badituzte. Frogaren egunaren aurretik, afarirako izen-ematearen epea izango da.

· Gastronomia eta kirola uztartuko dituen EXPO eremua:

Expoan kokatuko diren erakustokiak, kirol-marka eta triatloian espezializaturiko dendek beteko dituzte. Bertaratzen den edonork, expoa bisitatu ahala, txakolina eta inguruko gastronomia dastatzeko aukera izango du. Triatloiarekin, gastronomiarekin eta
euskal kulturarekin erlazionaturiko ekintzak izango dira.

· Triatloi Txikiaren ospakizuna:

Gaztetxoenen triatloia igandean ospatuko da, hau da, Zarauzko Triatloiaren biharamunean. Hau, Getariako hondartzan eta portuan burutuko da. (Behin-behinekoa).

· Igandean, inguruak ezagutzeko irteera (txakolinaren upategi baten bisita barneratzen du):

Behin-behineko egitaraua:
Tour Zarautz – Getaria – Zarautz, Getariako arrantza-portua bisitatzeaz gain, dastaketa eta botilak erosteko aukera eskainiko duen txakolinaren upategi baten bisita
10:00 Irteera Zarauztik.
10:15 Getariako arrantza-portua bisitatu.
10:30 Triatloi txikia Getariako hondartzan eta portuan.
Aisialdia.
12:00 Getariako Txakolinaren upategi baten bisita eta dastaketa.
13:30 Itzulera Zarautza. Kalitate eta dastatze aldetik Eusko Label produktu errekien erakustaldia ikusteko aukera.

Ibilbidea

Zarautzek segurtasunaren aldeko apustua egiteaz gain, frogaren gogortasuna mantentzen du: Triatloiaren XXV. edizio honetan, txirrindan egin beharreko zatia bi noranzkoetan guztiz itxita egongo da.

Getariako, Zarauzko eta Zumaiako udaletxeei esker, zein Gipuzkoako Foru Aldundiari esker, zirkuitua itxi ahal izango da. Garraio publikoaren gutxieneko zerbitzuarekin batera, ofizialak eta larrialdietako ibilgailuek besterik ez dute baimenik izango. Hauek, lasterketaren norantza berean ibiliko dira.

2,5 km igerian:

Igerian egin beharreko ibilbideak 2,5 km eta 2,8 km arteko luzera izango du, marea eta buien kokapenaren arabera.

76 km txirrindan:

4 itzuli dira: 21 kilometroko 3 handi eta 12 kilometroko txiki bat. Lasterketaren noranzkoa Getaria alderakoa da, kostaldetik. Zirkuitua trafikoari itxita egongo da. Garraio publikoaren gutxieneko zerbitzuarekin batera, ofizialak eta larrialdietako ibilgailuek besterik ez dute baimenik izango. Hauek, lasterketaren norantza berean ibiliko dira. Antolakuntzak, momentu oro frogaren segurtasunaz arduratuko bada ere, lasterketan zehar gerta litezkeen ezbeharren ardura ez du bere gain hartuko. “Drafting” egitea (gurpilean joatea) debekatuta dago.

(a) 21 kilometroko 3 itzuli


Itzuli handiaren profila

Itzuli handiaren aireko argazkia

Itzuli handiaren perspektiba





……………………………………………………………………………………………….

(b) 12 kilometroko itzuli bat


Itzuli txikiaren profila

Itzuli txikiaren aireko argazkia

Itzuli txikiaren perspektiba
……………………………………………………………………………………………….

20 km oinez:

No hay comentarios:

Publicar un comentario